Egileak

 

Fermin Muguruza
Harkaitz Cano
Jorge Alderete
Musika esparruan egin duen ibilbide luzeagatik dugu batez ere ezaguna Fermin Muguruza; Kortatu 80. hamarkadan, Negu Gorriak 90.enean, eta bakarlari moduan geroztik. Horretaz gain, esanguratsua da oso azken zortzi urteotan ikusentzunezko alorrean garatu duen lan zabala: “Bass-que Culture”, “Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina”, “Zuloak” eta “No More Tour” luzemetraiez gain, musika arabiarrari buruzko hamaika dokumentaleko saila zuzendu zuen Al Jazeera katearentzat. Gaur egun, Mexikoko DOCSDF eta Cine Migrante de Argentinako programatzaile da, musika dokumentalen arloan.

muguruzafm.com

Ia jenero guztiak landu ditu: nobela (Twist, Beluna jazz, Pasaia blues, Belarraren ahoa), ipuinak (Neguko zirkua), kronika (Piano gainean gosaltzen), poesia (Norbait dabil sute-eskaileran) eta saioa barne (Txalorik ez, arren). Musikari eta artista plastiko ezberdinekin egin ohi duen elkarlanagatik ere ezaguna da. Komiki gidoilari gisa, Piztia Otzanak eta Zebra efektua eman ditu argitara Iñaki G. Holgado marrazkilariarekin batera. Allen Ginsberg edo Hanif Kureishi bezalako egileak euskaratu ditu eta hainbat hizkuntzetara itzulia izan da bere obra.

harkaitzcano.com

Jorge Alderete, Argentinako Patagonian jaiotako diseinatzaile eta ilustratzailea da, egun Mexikon bizi dena. Nazioarteko hainbat antologiatan bildu dira haren lanak. Rock munduarekin duen harreman estuaren lekuko dira  hainbat herrialde ezberdinetako taldeentzat egin dituen 100 disko azal, kartel eta diseinuak: Lost Acapulco, Sonido Gallo Negro eta Twin Tones Mexikon; Los Fabulosos Cadillacs eta Andres Calamaro Argentinan, eta Los Straitjackets AEBetan, beste askoren artean. Isotonic Records diskoetxearen jabe eta sortzaileetako bat da, bai eta Vertigo Galeriarena ere. Bereak dira Yo soy un Don Nadie (2008), Sonorama (2012) eta Otro Yo (2012) liburuak.

jorgealderete.com

Talka
Black is beltza