Black is Beltza

[Blogak.goiena.eus/hamaika] Fermin Muguruzaren ekintzailetasuna agerian gelditu da, berriro ere, Bilboko Alhondegian, 2014ko azaroaren 13tik 2015eko otsailaren 8arte zabalik egon den muntaian.

“Muntaia” hitza erabili dut hain zuzen ere “Black is Beltza” proiektuaren orbitan elementu asko kokatu ditutezlako: erakusketa, komikia, hitzaldiak, musika emanaldiak, bideoklipa, kamisetak, e.a.

Fermin Muguruza eta Harkaitz Kano - "Beltz is black"

Bideoa: Naiz

Black is Beltza

[Entzun] Ezer baino lehen, aitortu beharra daukat "ferminista" naizela. Hots, Fermin Muguruza murgiltzen den egitasmo orok, jakin-mina pizten didala, eta zerbait berezia egingo duenaren esperoan gelditu ohi naizela, proiektuaren inguruko informazio gehiagoren zain. Heziketa musikal akademiko gabekoa naizen aldetik, aurrera eraman dituen proiektu batzuk ezinbesteko izan ditut nire hezkuntza musikal ez formalean. Beste batzuk aldiz, zapore mingotsagoa utzi didate, musikari irundarrak askotariko ekimen ugari bezain anitzak eraman ditu-eta aurrera. Argi dagoena, ezin diogula leporatu proiektu ausartetan murgiltzen ez denik, baduela nolabaiteko abilezia gauzak ondo egiteko. Nahiz eta, egia den Muguruzak duen babes mediatikoarekin errazago ematen direla jauziak itsaso zabalera. Baina, babes hori ere, urteetako lanen fruitu dela esango nuke.

"Autogestiotik nator eta hortik joko dut beti"

[Argia] Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu ederra dugu irakurgai zorioneko irakurleok, eta aztergai bikaina, aldiz, kritikariek.

Sukalde honetan kuzinatu zenuten proiektua…
Harkaitzi [Cano] deitu nion, esanez proiektu bat nuela, etortzeko Irunera, azalduko niola. Etorri zen, eta sukalde honetan bertan eman nion ordu arte idatzita nuena: orrialde eta erdi. Hartu zuen, zutitu zen, eta esan zuen: “Hau akordeoi bat da. Ez dago hauspoa ireki eta soinua irteten uztea besterik!”. Oroitzen naiz horixe esan zuela, zutituta… Orrialde eta erdi hartan nik buruan neukan istorioaren sinopsia zegoen. Eta inportantea, orrialde harekin batera erraldoien argazkia erakutsi nion. Argazkia ere guztiz deigarria gertatu zitzaion, jakina.

Talka
Black is beltza